XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bikario Nagusi, euskaltzain oso, idazle eta kazetari zenez.Hileta handiak, amoltsuak eta hunkigarriak egin zitzaizkion Hiriart-Urrutyri atzo Baionan, hiru apezpikuk, Moleres eta Vicent, Baionako oraingo eta lehengo gotzaiak eta Akizeko gotzaiak eta 200en bat apaizek emandako mezetan.
Jendartean, berriz, Mari Karmen Garmendia Hizkuntz Politikarako Idazkaria, Eusko Jaurlaritzaren izenean Juan San Martin, Ararteko euskaltzaina, Jesus Lete eta Jose Luis Telleria, Gipuzkoako diputatuak, Haritschelhar euskaltzain-burua, euskaltzainez inguratua.
Moleres apezpikuak, arrazoi osoz esan zuen,
Emile Larrek
Gauez sentitu zuen zerbait eta goizean
Jean Hiriart Urruty, 14 urtez izan da elizbarruti horretako Bikario Nagusi.
Bera izan da hegoaldeko eliz-ospakizun haundietan, iparraldeko elizaren ordezkari.
Euskaltzain osoa zenez, Euskaltzaindiaren batzar gehienetan hartu du parte.
Euskal idazle eta kazetari izan da gainera.
Jean Hiriart-Urruty Hazparnen jaio zen 1927an Joan Mari Lekuona eta Patxi Altuna euskaltzain lagunak bezalaxe.
Uztaritzeko eta Baionako apaizgaitegietan ikasi zuen eta 1951ean apaiztu zen beste 28 lagunekin.
Erroman egin zituen teologian eta soziologian lizentziadurak.
Eliz-lanetan, Katedraleko apaiz, euskal gazteriaren arduradun, Seminario haundiko teologia-irakasle, Afrika-Burundiko apaizgaien hezitzaile, Euskal Herriko misioen antolatzaile eta Bikario Nagusi izan da, Vicent apezpikuarekin lehenik eta Moleres gotzaiarekin orain.
Euskaltzale eta kazetari Jean Hiriart-Urruty, kalonje eta euskal kazetari famatuaren ilobak, apaizgai zela landu zuen euskara, Piarres Lafitte maisu haundiaren orduan, lehiaketetan sari bat baino gehiago irabaziz. eta
aldizkarietan idatzi zuen.
Eta Lafittek berak izendatu zuen,
Afrikako Burundira joan zenean utzi zuen zuzendaritza, 1969an.
Baina berehalaxe ekin zion
Itzuli zenetik, 1973tik berriz, astero idatzi du.
Lan horiekin lau liburu osatu zituen eta laster argitaratuko da boskarrena.
Liburu huntan irakurleak miretsiko bide du, guk bezala, haren mintzaire xehe, bizi eta erretxa: orok dakizkiten egun guzietako hitzez adiarazten ditu bere erakaspenak: higuin ditu garbikeriak eta arradokeriak; herriz herri entzun hizkuntza baderabila doi-doia apaindurik
.
Irakurlea argitu nahiz ari da, eta ez baitezpada hitz arrotzez harritu beharrez
.
Euskalduna zerbitzatu nahirik landu zuen euskara.
Ulerterreza ere horregatik erabiltzen zuen.
Gizonak badu ontasun bat baliosa: bere nortasuna; Euskaldunak: bere euskalduntasuna.
Euskarari atxikia izaitea, euskaltzain izaitea, (Akademiako lagun ez izanik ere!) ez litake behar apez bakar batzuen fantesia: beren ofizioko lanetarik kanpoko libertimendu bat bezala; beste batzu beren lan-artetan ihiztari edo arraintzari edo pilotari edo muslari diren bezala, heiek euskaltzain!.
Jean Hiriart-Urrity 1976tik dugu euskaltzain oso, Louis Dassance uztariztarrak hutsik utzitako aulkian.
Baina etxean ikasitako euskara bizitza osoan landu eta zaindu du.
Izan ere, berak idatzi zuen bezala,